Esaiozu euriari berriz, ez jauzteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko
Eusten nauen soka zara ta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana galtzen dituena
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!
Esan sentitzen dudana ez dela egia
une baten sinisteko ez garen guztia
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko
irrifarrez gero minez eragin didazu negarra
nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!